Federación Vasca de Montaña
Euskal Herriko Mendi Federazioa
Dirección de meteorología y climatología
Meteorologia eta klimatologia zuzendaritza
International Mountaineering and Climbing Federation
Union Internationale de Asociations d'Alpinisme
Aho zabalka hasten ziren goizak eta aho zabalik jarraitzen genuen mendian gora. Aho zabalka zergatik? Goizean goiz ibiltzea komeni zelako aparkalekua topatu ahal izateko; eta aho zabalik, paisaien edertasunak hitzekin azaldu ezin den miresmena sortzen zigulako. Azken hilabete hauetan, ditxosozko pandemia honek giro nahasia sortu du, baina Juliotar Alpeetako tontorrek denbora gelditzeko gaitasuna dute, bertan zaudenean, handitasun horretan zeinen txikiak garen konturatzen garelarik eta nahasmenaren erdian sekulako bakea sentitzen delako han.