Federación Vasca de Montaña
Euskal Herriko Mendi Federazioa
Dirección de meteorología y climatología
Meteorologia eta klimatologia zuzendaritza
International Mountaineering and Climbing Federation
Union Internationale de Asociations d'Alpinisme
Trekking hau, M’Goun mendiaren hegoaldeko aurpegia eta izen bera duen ibaiaren haitzarteak zeharkatuz burutu dugu. Paraje ikusgarri hauek, Marokoko Goi-Atlas mendikatean kokatzen dira. Bide batez, mendi hauetan bizi diren amazig herritarren bizitza eta ohiturak ezagutzeko aukera paregabea izan dugu. Lau eguneko iraupena izan duen ibilaldi hau Bou Tgrhar herrian hasi eta amaitzen da, beraz, ibilbide zirkularra da eta 70 bat kilometroko luzera du. Taldea hamahiru lagunez osatuta dago: Zaragozan jaiotako Manolo gidaria, Atlaseko mendiak ondo ezagutzen dituen Mohamed mendi gidaria, zortzi euskal mendizale eta, mandazain, sukaldari eta zerbitzari lanetan arituko diren hiru amazig.