Federación Vasca de Montaña
Euskal Herriko Mendi Federazioa
Dirección de meteorología y climatología
Meteorologia eta klimatologia zuzendaritza
International Mountaineering and Climbing Federation
Union Internationale de Asociations d'Alpinisme
Erlaitzera igotzeko maldaren hasieran kotxeak aparkatzeko lekua dago. Erlaitzera igotzen den xendatik gotorlekuaren hondakinen ondora igoko gara. XIX. mendean frantziar inbasioei aurre egiteko zortzi gotorlekuz osatutako proiektu bat abian jarri zuten, baina azkenean hiru besterik ez ziren eraiki: San Marko, Txoritokieta eta Guadalupeko San Enrike. 1891n hasi zituzten Erlaitzeko gotorlekua eraikitzeko lanak, baina hurrengo urtean eten egin zituzten. Gerora, eta muga zaintzeko asmoz, diktadura frankistak bunker batzuk eraiki zituen. Langileen barrakoiak izandakoei bizkarra eman eta Erlaitzeko tontorrera doan xenda bilatuko dugu.